2023ko Beti Gazte Astea borobiltzeko, ekainaren 4an, X. Elias Garralda Margo Lehiaketa ospatu genuen. 22 margolarik parte hartu zuten denera, eta aurtengo irabazlea Beasaingo Jokin Telleria Telleria izan zen. Bigarren postuan, Iruñeako Felix Flamarique Martinez gelditu zen. Lesakako irabazlea berriz, Rakel Arlegi Goienetxe izan zen.
Haurren artean azkenik, hiru mailetako irabazleak hauek izan ziren: A mailakoa, Nahia Ordoki Karrera; B mailakoa, Olaia Irigoyen Ballester; eta C mailakoa, Irati Berges Txoperena.
Lehiaketako epaileak Iciar Mikelperizena, Juan Carlos Pikabea eta Javier Igoa izan ziren.
Mila esker parte hartzeagatik!
Leave a Reply